Lekeitioko Eskola Publikoa Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea gara. Aspalditik bagatoz ere, beste eskola publiko batzuk lez, joan den mendeko laurogeiko hamarkada hasieran batu ginen EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAren harira.
 
Ordutik hona punta puntako heziketa euskalduna eskaintzen dugu nazioarteko ikerketa eta autore esanguratsuetan oinarrituz. Horren adibideak dira, besteak beste, “Ikas Komunitatea”ren proiektu komunitarioa, Heziberri 2020 garatzeko “Talentuz” egitasmoa edota eskola kudeaketarako “Kalitatea Hezkuntzan” sistema.